Azoka telebista ibiltaria izango da. Azokako guneetan gertatzen dena ikus-entzunezko formatuan jasotzea izango du helburu. 

Eduki hauek zabaltzeko hainbat bide izango ditu: euskarazko tokiko telebistek, azoka egunetan, 21:30etik aurrera Azoka telebistak ekoiztutako hainbat saio eskainiko dituzte: Azoka Gaur magazinea, Hautsi bolumena musika saioa,... Gainera eduki guztiak, nahieran, Azokako webgunean egongo dira ikusgai. Sare sozialetarako ere, propio ekoiztuko ditu ikus-entzunezko edukiak Azoka telebistak.

Non:Durangoko Azokako webgunean eta sare sozialetan + euskarazko tokiko telebistetan

Antolatzailea: Goienak kudeatuta,  Hamaika, 28 Kanala, Erlo, Goierri, Xaloa eta Oizmendi telebistetan zabalduko da.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT