53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

IKASLE EGUNA. Grabatuarekin jolastuz ilustratu

      

Antzinatik ilustratu izan dira liburuak, baina inprentaren asmakuntzarekin etorri zen benetako iraultza. Grabatuen teknika izan zen ohikoena (xilografia batez ere). Museoan ikusgai izango den erakusketan hainbat grabatu ikusi ahal izango dituzte. Horretaz gain, Irati Eguren ilustratzaileak   grabatuaren teknikara hurbiltzearen saiakera egingo du eskuzko monotipoaren teknikaren bidez. 

Teknika azaldu eta testua eskuartean dutenean ilustrazioa egitera joko dute ikasleek.

Tailerra bitan egongo da banatua, azalpena eta zati praktikoa.

Itzuli