53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

BIHOZKADA 'Pirata lagun II'

      

Bihozkada taldea 2015ean sortu zen eta oraindik talde berria berria bada ere, jorratzen duten musika helduagoa eta borobilagoa da egun. Izaera finkatzen ari da eta antzematen da bere abestietan. Hasiera haietan zen laukote izatetik, boskote izatera pasa da. Pop rock doinuak lantzen dituen taldea da, letra eta melodia itsaskorrak dituenak. Joko diren kantuen artean, Pirata lagun II abestia Mutrikuko Axular teknikariarekin grabatu da Alex Tellok aurkeztuko duen Galerak diskorako. Beste abestiak, hildo berekoak, freskoak eta berriak izango dira.

Itzuli