53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

ASISKO URMETENA 'Aztihitza'

      

AZTIHITZA palindromoa dugu, hots, ezker-eskuin nahiz atzekoz aurrera berdin irakurtzen den izena, eta hitz jolas horretan Asisko Urmenetak XIX. mendeko euskaldun humanista aitzindari baten ekarpenak islatu nahi izan ditu, Agosti Xaho, factotum horietarik bat izateaz gain, bere garaiari aurrea hartzen eta etorkizuna irudikatzen jakin zuen aztia izan baitzen. Argitara emango dugun eleberri grafikoan azti horren hitzak dira nagusi, hark esanek eta eginek liburuaren egitura nagusia osatzen dutelarik. Hain zuzen ere, Agosti Xahok Nafarroan barna eginiko bidaia da Asisko Urmenetak hartzen duen abiapuntua gure zuberotar jakintsuak historian, literaturan, politikan, prentsan eta, oro har, humanismoan agertu zituen ikusmolde aurrerazaleak oroitarazteko.

Itzuli