53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Esku ikusezinaren itzal luzea. Ekonomialarien erretorikaren kritika

      

Azken krisi ekonomikoaren harira, esan ziguten jatorrian finantza-tsunamia edo -lurrikara zegoela. Adam Smithen esku ikusezin famatuak, beste behin, porrot egin zuen. Alta,merkatu libreak aldi oro azalarazten dituen gabezia eta ezintasunak onartu eta erabakiak hartu beharrean, aldatu den bakarra liberalismo ekonomikoaren diskurtsoa izan da.Zertarako? Finantza-turbulentzien aitzakiapean establishmentaren ardurak ezkutatzeko,merkatuak ureztatu behar direla esateko edo bankuak erreskatatzeko. Finean, inoizherritarroi egin zaigun lapurretarik handiena erretorika ekonomiko berrituarekin mozorrotzeko. Liburu honek ekonomiaz dihardu, batez ere, zientzia ekonomikoaren paradigma nagusia den liberalismo ekonomikoaz. Alabaina, haren diskurtsoa eta funtzioa ikertzea du helburu: lehenik, liberalismo ekonomikoaren sortzailea izan zen Adam Smithen lana,ondoren neoliberalismoaren sustatzaileak izan ziren Hayeken eta Friedmanen testuak,eta, azkenik, egungo aditu ekonomikoen diskurtsoa. Hiru garai, baina helburu bera:zientzia ekonomikoaren diskurtsoak, haren erretorikak eta metaforek sistema kapitalistaren legitimazioan, iraunkorki, betetzen duten funtzio soziala aztertzea.

Itzuli