53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Artizarra, ikertzaile euskaldunen sare soziala

      

UEUk Artizarra.eus plataforma berria sareratu du eta proiektu honen aurkezpena egingo dugu. "Euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala" izan nahi du Artizarrak, ikerlari eta profesionalen arteko harremanak erraztuz. Ezaguna denez sare sozialak harreman arinak kudeatzeko tresna egokia da. Harreman horiek lagunen artekoak izan daitezke, eta horretako daude sare sozial ezagunenak, baina profesionalak ere izan daitezke eta horregatik arrakasta handia izan dute Linkedin lan-harremanetarako eta Google Scholar edo Research Gate sare akademikoetarako. Sare horiek izan dira Artizarraren inspirazioa, baina helburu berriarekin: euskal komunitatea zientifiko-teknikoa trinkotzea.

Itzuli