53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Lurraldea eta Herria

      

Herri bat lurralde batean gorpuzten da, lurralde horretan eraikitzen da herriaren
identitate kolektiboa eta kultura. Herritarrek hori defendatu nahi izaten dute, eta
horretarako boterea hartzen dute, lurralde hori eta lurralde horretako kultura kudeatzeko.
Hortik dator Estatua. Inguruko estatuen egarriaren ondorioz, herri baten lurraldea eta
boterea mehatxatuta egon litezke, eta horrekin, kultura, hizkuntza eta identitatea.


Euskal Herriko lurraldearen kudeaketa, Gobernua, ez dago euskal herriaren esku,
Nafarroako erresuma, historikoki sortu eta eratu zen eta beti bizirik dagoen Estatu
propioa, konkistatu zutenetik. Boterearen galtzeak eta lurraldearen zatiketak eragin dute
euskal kontzientziaren ahultzea. Azken urte eta hamarkadetan areagotu da zatiketa
administratiboaren eragina, herriaren batasunaren eta kohesioaren kaltetan.


Liburu honetan lantzen dira lurraldearen batasunaren garrantzia, Euskal Herria herri
batua izatetik herri zatitua bihurtu arteko mendez mendeko kronika, herriaren askatasun
eta batasun egarria eta gaur egungo egoera administratiboak sortzen duen egoera
arriskutsua, izan euskaldunen arteko harremanetan, kulturan, kirolean, erreferentzietan,
hedabideetan, azpiegituretan, ekonomian, irakaskuntzan, zerbitzuetan eta abar. Halaber,
oinarri edo abiapuntu batzuk proposatzen dira, herria hobeki artikulatzeari begira.

Antolatzailea: Pamiela argitaletxea

Parte hartzailea: Eneko Bidegain, idazlea.

Itzuli