53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

GU, LABOA

      

GU, LABOA LABOAren heriotzaren 10. URTEURRENEAN – DOKUMENTALA Sinopsi laburra Mikel Laboaren ondarea zein handia eta sakona den erakutsi nahi dugu. Horretarako, aski ezaguna den Mikel Laboaren erretrospektibatik urrundu, eta gaur gure herrian, gure kulturan eta gure bizitzetan zein bizirik dagoen erakutsiko dugu. Mikelek erakutsitakoari jarraituz, dokumentalak komunikazio mota anitz eta aberatsa erabiliko du, euskal artearen diziplina ezberdinak uztartuz. Hau baita, beti aurrerantz begira zegoen artista, bizirik dagoela erakusteko modurik ederrena. Guzti hau aurrera eramateko, gure herriko kulturaren ordezkari gorenak eta promesa gazteak deituko ditugu. Gonbidatu hauek guztien hitzak eta edukiak gai-blokeetan antolatuko ditugu eta ikuskizun desberdinekin partekatu. Ez da beraz proposamen historikoa-biografikoa. Proposamen artistikoa da eta etorkizunera begira jarriko gaituena. Laboa GUGAN, GAUR eta BIHAR.

Itzuli